XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, jantzitako apoak sorginkeriagatik egindako auzietan agertzen dira (Henningsen, 1983:88).

Egun, tradizio zaharren kondar bezala, Bidasoako hiri honek bere bandera erakusten du zabalik.

Ez dakigu astinketa algara militar baten oroimenez egiten den, baina bai mairua aurkezten duela, hain zuzen, melodia baten bidez, Tantirumairu.

Izenburu honek musika onomatopeiaz gain Euskal Herrian iparrafrikatarra mito bihurtzen duen mairu generikoa biltzen du.

Agian tankera bereko ospakizunei lotutako beste bandera astinketa batzuek Oion eta Biasteriko tradiziotakoak dira.

Lehendabiziko herrian bandera astinketa cachi izeneko eta gorriz eta berdez arlekineztatutako pertsonaiaren gorputz gainetik egiten da.

Honek, menderatua lurrean zilipurdiak egiten ditu bandera bere gorputzaren gainean dantzatzen den bitartean.

Biasterin berriz, bere folklorean antzeko pertsonaia bat izanik, cachimorro izenduna (jo eta mehatxatzen duen untxi larru gainean egindako tramankulu batekin armatua), bandera Lesakako arma ekintza berdinaren oroimena da.

Navas de Tolosako gatazkaren ondoren Nafarroako Doña Blancak egindako oparia dela esaten da.

Litekeena da Biasteriko cachimorro-a basoko izpiritu bati egokitzea, basajaun landare bati.

Bere jazkerak, nahiz eta bere diseinuak kontraste arlekineztatu bat nahi duela irudi (botarga askoren jazkeran ere badago), landarezko estanpazioa dauka eta gainera galdera hau eragiten digu, zein egon daiteke basoan bizkorrago eta trebeago untxi larruarekin mazo bat egiteko gai dena baino?

Penintsulako geografia osoan aurkitzen ditugun mota honetako pertsonaien aurrean bururatzen zaigun ohartxoa da hau.

Solstizio egutegi honetan bertan badaukagu mairu eta kristauen beste festa bat, lantza kofradia bateko totem gisa agertzeaz aparte gizaki basatiaren irudia ere, hartzaren paredroa, zaiguna, hemen otsoa da mairuaren irudiaren esanahia hartzen duena.

Festa hau ere Nafarroan egiten da, Torralba del Ríon, codésko mendikatearen magaletako herrixka batean.

Festaren jatorriari buruz tradizio ezberdinak daude, betiko moduan, historia eta legenda nahasten dituztenak.

Batetik arkabuzdunen anaidi edo kofradia baten sorrera edukiko genuke, bideetako lasaitasunik eza eta bandolerismoa bukatzeko juramentadoen elkartea.

Bere gisako kofradia guztiek bezala bete behar zibiko-erlijiosoak adierazten dituen araudiaren ordenantzismoa gordetzen du (...)

92. Juan Loboren festa; dantzan lantzarekin (Alfredo Feliu-ren argazkia) (Kutxa fototeka. Gipuzkoa-Donostiako Kutxaren Argazkitegia).